261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Zaborrak bildu eta tratatzeagatik ezarritako tasa eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Araxes Garaiko Mankomunitatearen batzarrak, 2020ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Araxes Garaiko Mankomunitateko Zaborrak bildu eta tratatzeagatik ezarritako tasa eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, behin-behinekoz hartutako erabakia behin betikoa izanen da.

Arribe-Atallun, 2020ko urriaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Jose María Amundarain Aranalde.

Iragarkiaren kodea: L2012389