261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Ultzamako Udaleko alkateak, 2020ko urriaren 16an, 199/2020 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Alkatetzaren eskumen guztiak lehen alkateorde Ekaitz Astiz Martínezi eskuordetzea 2020ko urriaren 17tik 26ra, biak barne.

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarririk dagoena Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez.

–Ikusirik Udaleko alkate Martín M.ª Picabea Aguirre ez dela egonen bere eginkizunak betetzeko moduan 2020ko urriaren 17tik 26ra bitarteko egunetan, biak barne.

–Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (AFE) arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluaren edukia, aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea hark dituen eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetze hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formalitateak.

Ebazten dut:

Lehenbizikoa.–Legeak Udal honetako Alkatetzari esleitzen dizkion eskumen guztiak lehen alkateorde Ekaitz Astiz Martínezi eskuordetzea 2020ko urriaren 17tik 26ra, biak barne.

Bigarrena.–Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Ekaitz Astiz Martínezi eskumenak eskuordetu zaizkiola jakinaraztea. Horrek ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2017 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko urriaren 16an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2012337