261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tasazio bateratuaren bidezko desjabetze proiektua behin betiko onartzea. “Eremu eszenikoan sartzeko sistema orokorra, Tafallako HAPOko AR-1 unitateari atxikia”

Tafallako Udalak, 2020ko urriaren 27an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

“Tafallako Udalak, 2020ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko ONETSI zuen tasazio bateratuaren bidezko desjabetze proiektua. “Eremu eszenikoan sartzeko sistema orokorra, Tafallako HAPOko AR-1 unitateari atxikia”.

Tafallako HAPOren aldaketa baten bidez, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 14an emandako 161/2009 Foru Aginduaren bidez onartua, AR-1 banaketa eremuari atxikitako sistema orokorra bi eremutan banatu zen, eta horietako bat Espazio Eszenikoan Sartzeko Sistema Orokorra izenekoa da, 2.226,51 m2-ko azalera duena (2009ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2009ko azaroaren 20koa). Aldaketa horretan, lurzoru horiek 1. Banaketa Eremuaren garapena baino lehen eskuratzeko aukera aurreikusi zen, desjabetze bidez.

Tafallako Udalaren osoko bilkuraren 2020ko abuztuaren 11ko erabakiaren bidez onartu zen”Tasazio Bateratuaren bidezko desjabetze proiektua. Espazio Eszenikoan Sartzeko Sistema Orokorra, Tafallako HAPOko AR-1 unitateari atxikia”, Laura Lamana andreak aurkeztua deUrban Abogados SCren izenean, 2020ko uztailaren 30ean.

Jendaurrean egoteko hilabeteko epea igaro da, eta espedientea argitaratu da “Estatuko Aldizkari Ofizialean” (BOE, 221 zk., 2020/08/17), Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO, 186 zk., 2020/08/20), Udalaren iragarki-taulan eta bi egunkaritan. Halaber, ukitutako ondasun eta eskubideen titularrak jakinarazi dira, eta hilabete izan dute alegazioak aurkezteko. Hain zuzen, alegazio hauek erregistratu dira:

–Iosu Kabarbaien Markiegi jaunak, María de Villar Berruezo Fundazioaren izenean (fundazioaren egoitza soziala eraikinaren 1. solairuan dago), alegazioa aurkeztu zuen 2020ko irailaren 4an (sarrera-erregistroko zk.: 3.223).

–Francisco Xabier Berruezo Gambarte jaunak eta M.ª José Berruezo Gambarte andreak alegazioa aurkeztu zuten 2020ko irailaren 16an (sarrera-erregistroko zk.: 3.348).

Ikusi da deUrban Abogados SCk 2020ko irailaren 28an sinatutako alegazio-txostena. Bertan proposatzen da María del Villar Berruezo Fundazioak aurkeztutako alegazioa baiestea, higiezinaren legezko okupatzaile izaera aitortu ondoren beste bizileku bat emateko eskubidea aitortzeari dagokionez; eta Francisco Xabier Berruezo Gambartek eta M.ª José Berruezo Gambartek CATSA tasazio-sozietateak 2020ko urriaren 22ko datarekin egindako txostenean oinarrituta aurkeztutako alegazioa ezestea, balorazio-irizpideei dagokienez.

2020ko urriaren 14an (sarrera-erregistroko zk.: 3.799), Laura Lamanak, deUrban Abogados SCren izenean, “Tasazio Bateratuaren bidezko Desjabetze Proiektua. Tafallako HAPOren AR-1ari atxikitako Sarrera Eszenikoko Sarbide Sistema Orokorra” aurkeztu zuen, behin betiko onar zedin. Bertan, proiektuaren memoriaren B.2 atala osatzen da, eta Recoletas kaleko 7. zenbakian dagoen higiezinaren legezko okupatzaileek beste bizileku bat izateko dituzten eskubideak aitortzen dira.

Ikusi dira deUrban Abogados SC aholkularitza-bulegoaren txosten juridikoa, uztailaren 17koa, eta Hirigintza Zerbitzuen Arloko Zuzendaritzako txosten teknikoa, urriaren 14koa; bai eta Kontu-hartzailetzaren txostena ere, 2020ko urriaren 16koa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 127.2 artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoa betez, Hirigintza Batzordeak 2020ko urriaren 21ean emandako aldeko irizpena ikusita, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Tafallako Udalbatzak honako hau erabaki du, alkatearen proposamenari jarraikiz,

ERABAKI DA:

Lehenengoa.–María del Villar Berruezo Fundazioak 2020ko irailaren 4an (sarrera-erregistroko zk.: 3.223) aurkeztutako alegazioa onestea, birralojatzeko eskubidea onartzeari dagokionez.

Bigarrena.–Francisco Xabier Berruezo Gambarte jaunak eta M.ª José Berruezo Gambarte andreak 2020ko irailaren 16an (sarrera-erregistroko zk.: 3.348) aurkeztutako alegazioa ezestea, CATSA tasazio-sozietateak erabilitako balorazio-irizpideei buruz egindako txostenean oinarrituta.

Hirugarrena.–Behin betiko onartzea “Tasazio bateratuaren bidezko desjabetze-proiektua. Espazio Eszenikoan Sartzeko Sistema Orokorra, Tafallako HAPOko AR-1 unitateari atxikia”, Urban Abogados SCk 2020ko urriaren 14an aurkeztua (sarrera-erregistroko zk.: 3.799).

Laugarrena.–Erabaki hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean”, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, prentsan, Diario de Noticias egunkarian eta Diario de Navarra egunkarian, iragarki-taulan eta Udalaren egoitzan argitaratzea.

Bosgarrena.–Espedientean dauden ondasun edo eskubideen titular diren interesdunei jakinaraztea espedientea onartzen duen erabakia, eta hogei egun balioduneko epea ematea, onartutako proiektuarekin bat ez datozela adierazteko; hori guztia, Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legea garatzeko eta aplikatzeko Hirigintza Kudeaketaren Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuaren 202.7 artikuluarekin bat etorriz”.

Tafallan, 2020ko urriaren 27an.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2012857