261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udaltzaingoko polizien destinoak trukatzeko baimena

Iruñeko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2020ko urriaren 8an:

2020ko ekainaren 15ean Xabier Aquerreta Romeo Iruñeko Udaleko udaltzainak eta Aránzazu Azorriz Goñi Noaingo Udaleko udaltzainak haien lanpostuak trukatzea eskatu ondoren, eta ikusirik Iruñeko Udaltzaingoaren Burutzaren txostena, honako hau ebazten dut:

1.–Bertan behera uztea Giza Baliabideen Zuzendaritza honek 2020ko irailaren 30ean emandako Ebazpena.

2.–Baimentzea polizia eskatzaileen arteko lanpostu-trukea 2020ko urriaren 9tik aitzinako eraginez, Noaingo Udalak onesteko baldintzapean eragin osoa izan dezan, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 2ko 8/2007 Foru Legearen 21.3. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2020ko urriaren 8an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L2012444