261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumena bereganatzea

Oltza Zendeako Udaleko alkateak 544/2020 Ebazpena eman zuen 2020ko urriaren 20an. Hona hemen testu osoa:

Ikusirik, 2019ko uztailaren 2ko Alkatetzaren 267/2019 Ebazpenaren bidez Alkatetzaren eskudantzia hauk, besteak beste, eskuordetu zitzaiola Tokiko Gobernu Batzarrari:

–Kontratazioaren arloan, Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarrian Alkatetzari emaniko eskumenak, muga jarrita 15.000 eurotik beherako balio zenbatetsia duten kontratuetan, hornidura edo zerbitzuen kasuan, eta 40.000 eurotik beherakoetan, obra kontratuen kasuan, halakoek Alkatetzaren eskumena izaten segitu baitzuten.

Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumen hori errebokatzeko inguruabarrak betetzen direla, batez ere espedienteen izapidetzean gertatzen den atzerapena, horiek izapidetzean epeak ez betetzea eta/edo herritarrei kalteak ekar ditzakeena, Alkatetzaren ebazpen bidez erabakiak hartzen badira saihestuko litzatekeena.

Bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 116. artikuluarekin (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8. eta 9.6 artikuluekin.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Udaleko Alkatetzak bereganatzea berak 2019ko uztailaren 2an eman zuen 267/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturiko kontratazioaren arloko eskumena, Alkatetza bera izanik haien organo eskuordetzailea.

Bigarrena.–Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, AFEren 44.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, eta iragarki-taulan eta udal egoitza elektronikoan ere jartzea; dena den, bereganatzeak indarra izanen du ebazpen hau sinatu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Tokiko Gobernu Batzarreko kideei jakinaraztea.

Laugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Oltza Zendean, 2020ko urriaren 20an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2012344