261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Egoitza elektronikoa sortzea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten, Beriaingo Udaleko alkate udalburuak 213/2020 Ebazpena eman du. Hona hemen haren edukia:

1. Beriaingo Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.beriain.es helbide elektronikoan. Beriaingo Udala da Interneteko domeinuaren jabea eta egoitzaren titularra.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Beriaingo Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5. Beriaingo Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Beriainen, 2020ko urriaren 21ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2012387