261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Udal ordenantza, Euskara ikasteko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2020ko urriaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Euskara ikasteko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta alegazio edo kexak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Artzin, 2020ko urriaren 20an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2012287