261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARATZURI

Ordenantza, Herri-lurretako baratzeen aprobetxamendua arautzen duena. Hasierako onespena

Aratzuriko Kontzejuak, 2020ko urriaren 8ko Batzarrean, hasiera batez onetsi zuen Aratzuriko Herri-lurretako baratzeen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko legezko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aratzurin, 2020ko urriaren 21ean.–Kontzejuko burua, M.ª Alicia García Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2012375