261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Udalbatzako kideen ordainsariak

Adiosko Udalak, 2020ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Ez xedatzea edo ezartzea inolako ordainsaririk alkate karguan aritzeagatik.

2. Diru-sariak ezartzea kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik. Diru-sari horien zenbatekoa izanen da Nafarroako aurrekontu orokorretan Adiosko Udalari esleitzen zaion kopurua Udalbatzako kideen artean banatuz kalkulatutakoa; horretarako, kide bakoitza dena delako urtean zenbat bilkuratara joan den, eta horien proportzioan eginen da banaketa.

3. Erabaki honek 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

4. Kalte-ordainak ezartzea zinegotziek karguan aritzean benetan sortutako eta behar bezala justifikatutako gastuengatik: Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezartzen diren berberak izanen dira.

5. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Hori guztia aditzera ematen da behar diren ondorioak izan ditzan eta orok jakin dezan, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluarekin.

Adiosen, 2020ko urriaren 19an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2012234