261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko espedientea, Servicios de contenedores higiénicos sanitarios SAk sustatua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2020-000008

Unitate kudeatzailea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa:

848426254 - 848427587

Helbide elektronikoa:

autprema@navarra.es

Instalazioa

Zerbitzu sanitarioak ematea (edukiontzi higienikoak) eta horri loturiko hondakinak kudeatzea

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2A / 14

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua

-

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

-

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

-

Titularra

Servicios de Contenedores Higienicos Sanitarios SA

Tokia

Hego Morea industrialdeko alde berria, D kalea, D2 nabea,

5. poligonoa, 1129. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua,

X: 611.675,000 eta Y: 4.731.576,000

Udalerria

Beriain

Proiektua

Zerbitzu sanitarioak ematea (edukiontzi higienikoak) eta horri loturiko hondakinak kudeatzea

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa.

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Proyectos+en+informacion+publica+AAI.htm

Iruñean, 2020ko urriaren 7an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2011877