261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

305E/2020 FORU AGINDUA, urriaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez bitarte baterako izendatzen baita María José Lasanta Saéz andrea Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko buru, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuan aritzeko, Osasun Departamentuan.

Hala xedatzen baitu, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez izan beharko dute Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak.

Bestalde, hala xedatzen baitu bere bosgarren xedapen gehigarrian Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak aipatu txostena eman du; beraz, baliatuz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Bitarte baterako izendatzea María José Lasanta Saéz andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Ikerketarako, Berrikuntzarako eta Ezagutza Kudeatzeko Ataleko buru, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuan aritzeko, Osasun Departamentuan.

2. Foru agindu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, María José Lasanta Saéz andreari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Osasun Departamentuko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuari eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko urriaren 21ean.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2012402