261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3392E/2020 EBAZPENA, urriaren 8koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baita dirulaguntza hauen partidari dagokion gastua egiteko: gizarteratzeko eta laneratzeko enpresei dirulaguntzak, urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuan aurreikusitakoarekin bat, langileak halako prozesuetan laguntzeko teknikariak kontratatzeagatik. Otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen dirulaguntza horiek ematea, eta maiatzaren 8ko 1305E/2020 Ebazpenaren bidez aldatu zen ebazpen hori.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileren otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresen laguntza teknikorako dirulaguntzen deialdia onetsi zen.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 5eko 3552E/2019 Ebazpenaren bidez, 700.000 euroko gastua baimendu zen, Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresen laguntza teknikorako dirulaguntzetarako, 2020ko Gastuen Aurrekontuaren kargura, zehazki 2020ko aurrekontu-partida honen kargura: 950001 96100 4819 241104 partida, “Zailtasun gehiago dituzten kolektiboen gizarteratze eta laneratze programetarako laguntzak. Konferentzia sektoriala eta EGF” izenekoa.

Kontuan harturik 2020an egin diren eskaeren bolumena aipatu laguntza horiek kudeatzeko baimendu zen zenbatekoa baino txikiagoa dela, eta xede harturik beste konpromiso batzuei aurre egitea, proposatzen da aipatu partidari 125.000 euroko gastu-baimena kentzea, horrek galarazi gabe dirulaguntzaren banakako ebaluazioari erantzutea.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea honako partida honen gastuari, jarraian aipatzen den zenbatekoan:

–Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresen laguntza teknikorako dirulaguntzak, otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpenaren bidez arautuak: 125.000 euro, 2020ko Gastuen Aurrekontuko 950001 96100 4819 241104 partidaren kargura (“Zailtasun gehien dituzten kolektiboen gizarteratze eta laneratze programetarako laguntzak. Konferentzia sektoriala eta EGF”).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2020ko urriaren 8an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2012086