261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

79E/2020 EBAZPENA, urriaren 23koa, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko D-10.3.2 lurzatiaren xehetasun azterketa.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak maiatzaren 21ean emandako 7E/2020 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko D-10-3.2 lurzatiaren xehetasun azterketa, Julio Goicoechea Alfonsok eta Silvia Amorena Iturraldek sustatua.

Ebazpen hori 2020ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ekoan, eta hogei eguneko epea ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak egiteko. Ezarritako epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Espedientearen helburua da D-10.3.2 lurzati horretan sestra gaineko solairu kopurua handitzea (beheko solairua + 3tik beheko solairua + 4ra) eta eraikinen gehieneko garaiera aldatzea (16,50 metro Bratislavako ingurabideari dagokionez, eta 17,05 metro Praga kaleari dagokionez). Solairu kopurua handitzeko proposamena justifikatua dago, etxebizitzen efizientzia energetikoa hobetuko delako.

Kontua harturik hasierako ebazpenaren ondorioak, behin betiko onesteko aurkeztu den agirian betebehar bat gehitu da D-10 unitate morfologikoaren fitxan: D-10.3.2 eraikineko etxebizitzek orientazio bikoitza izan behar dute.

Bestalde, hasierako onespenaren txostenean azaldutakoari jarraikiz egindako akatsen zuzenketak ez dira onartu, batez ere, ez direlako dokumentuaren akats materialtzat hartzen, eta xehetasun azterketa baten hedadura gainditzen dutelako. Ildo horretan, zuzendu egin dira erabilera pribaturako gutxieneko azalera libreari buruzko zifrak, indarreko araudian ezarritakoak jasotzeko (UPSaren aldaketa, 2012ko azaroaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Dokumentuak hirigintza-antolamendu xehatuko determinazioak baizik ez ditu jasotzen, xehetasun azterketa baten xede eta eskumen direnak. Bat dator Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren xedapenekin (testu hori uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), baita Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialean biltzen diren determinazioekin ere.

Udalez gaindiko plan sektorial bat garatzen duen tresna denez, xehetasun azterketa hau onestea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari dagokio, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 43.1.d) artikulua aplikatuz.

Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2020ko irailaren 29ko txostena, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta erabiliz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko D-10-3.2 lurzatiaren xehetasun azterketa, Julio Goicoechea Alfonsok eta Silvia Amorena Iturraldek sustatua.

2. Ebazpen hau, baita goian adierazitakoaren arabera zuzendu eta onetsitako agiria ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Burlatako Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Adieraztea ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari dagokionez.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epe horiek.

Iruñean, 2020ko urriaren 23an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

ERANSKINA

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2012585