261. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

299E/2020 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez hein batean aldatzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak.

Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu botikekin egiten diren saiakuntza klinikoak, botikekiko ikerketaren etika batzordeak eta Azterlan Klinikoen Espainiako Erregistroa. IV. kapituluan jasotzen ditu errege dekretu horrek botikekiko ikerketaren etika batzordeen osaera eta eginkizunak, bai eta haien akreditazioa ere, zein bere autonomia erkidegoan.

Urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen Nafarroako Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordea, ebaluatzeko Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden botika edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztiak. Gero, ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez, batzordearen osaera aldatu zen, eta beste aldaketa bat egin zitzaion martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuaren bidez.

Osasuneko kontseilariaren apirilaren 2ko 98E/2020 Foru Aginduaren bidez, hein batean berritu zen Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordearen osaera.

Kide bat erretiratu denez eta beste bik kargua utzi dutenez, haiek eskatuta, hutsik geratu da batzordearen buruordetza, eta, hortaz, beharrezkoa da berriz ere osaera hein batean aldatzea.

Lehen aipatutako 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluak adierazten duenez, Osasuneko kontseilariak, foru agindu baten bidez, izendatuko ditu Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak, honako hauek alegia:

Batzordeburua: José María Arguiñano Pérez jauna.

Batzordeburuordea: Raquel Astiz Lizarraga andrea.

Mahaikide-idazkaria: Olga Díaz de Rada Pardo andrea.

Epaimahaiko kideak: Belén Sádaba Díaz de Rada andrea.

Idoia Gaminde Inda andrea.

M.ª Victoria González Toda andrea.

José Juan Rifón Roca jauna.

Isabel Gil Aldea andrea.

Marta Santisteban Eslava andrea.

Javier Sánchez Ruiz de Gordoa jauna.

Alicia Resano Gurpegui andrea.

Francisco Javier Basterra Gortari jauna.

José María Ayerra Lazcano jauna.

Virginia Arrazubi Arrula andrea.

2. Emandako zerbitzuak eta izandako ardura eskertzea Antonio Viudez Berral jaunari, batzordeburuorde karguan aritu denari, eta José Luis Ruiz Ciruelos jaunari eta José Javier Pineda Arribas jaunari, eta Raquel Astiz Lizarraga andrea proposatzea batzordeburuorde izateko.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko urriaren 20an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2012401