26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 4an, aurrekontu-aldaketaren hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin.

Kreditu berezia

GASTUAK:

1.9200.12000 partida.–Idazkariaren ordainsaria. Zenbatekoa: 16.500 euro.

1.9200.12003 partida.–Administrari-ofizialaren ordainsaria. Zenbatekoa: 17.900 euro.

1.9200.12004 partida.–Administrari laguntzaileen ordainsariak. Zenbatekoa: 36.300 euro.

FINANTZAKETA:

1.4622000 partida.–Udala, Aguilar Kodes. Zenbatekoa: 10.600 euro.

1.4622001 partida.–Udala, Aras. Zenbatekoa: 17.700 euro.

1.4622002 partida.–Udala, Cabredo. Zenbatekoa: 11.300 euro.

1.4622003 partida.–Udala, Genevilla. Zenbatekoa: 9.150 euro.

1.4622004 partida.–Udala, Lapoblación. Zenbatekoa: 14.950 euro.

1.4622005 partida.–Udala, Marañón. Zenbatekoa: 7.000 euro.

Aguilar Kodesen, 2019ko abenduaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L2000663