26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

2020rako zerga-tasak

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2019ko abenduaren 23ko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak:

–Larreen aprobetxamendua:

  • Ardi azienda eta ahuntz azienda: 0,39 euro.
  • Behi azienda: 6,39 euro.
  • Behor azienda: 10,10 euro.

–Etxerako egur loteak: 48,42 euro.

–Batzordekideak bilkuretan parte hartzea: 35 euro.

–Fotokopiak: 0,10 euro.

–Langileen eta batzarkideen kilometrajeak: basozainak, larrezainak eta Iratiko zaintza: 0,40 euro/km, mendiko pistetan ibiltzean. Kilometrajea errepidean: 0,32 euro denentzat, langile eta batzordekideentzat.

–Batzordekideen batzordeak: 35 euro.

–Irati mantentzeko prezio publikoa: 5 euro/ibilgailua; 30 euro/autobusa eta 2 euro/motoa. Merkatzeko tiketak ibarreko establezimenduetan ostatatzen direnendako edo bertan 12 euro baino gehiago kontsumitzen dutenendako: 2 euro/ibilgailua; 15 euro/autobusa eta euro 1/motoa.

Zizen gaineko ordenantza: 8 euro/eguna. 80 euro/denboraldia. 30 euro/denboraldia, erroldatu gabeendako, ibarreko etxe baten jabe badira.

Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indarrean segituko du hura aldatzea edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean. Haren kontra indarra duen legeriak aurreikusitako errekurtsoak para daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ezkarozen, 2019ko urtarrilaren 13an.–Batzordeko burua, Gonzalo Celay Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2000716