26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eguesibarko ekintzaileek lokalak alokatu eta  rosteko laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Eguesibarko Udalak honako hauen laburpena argitaratu du: Eguesibarko ekintzaileek lokalak alokatu eta erosteko laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke –http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index. DDBN (Identifikazioa): 491771–, bai eta Udalaren webgunean ere.

Xedea:

Oinarri hauen xedea da 2020. urtean Eguesibarren jarduera ekonomiko berriak ezartzeko lokalak alokatu eta erosteko laguntza ekonomikoak arautzea.

Laguntzen onuradunak:

Oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, ez beste inor, izan daitezke laguntzen onuradun.

–Kasuan kasuko jarduera garatzeko legez eskatutako gaitasun baldintzak bete behar dituzte pertsona fisikoek. Pertsona fisiko batek baino gehiagok elkarrekin eskatzen ahalko dituzte laguntzak, nahiz eta beraien arteko lotura juridikoari ez aitortu kide bakoitzarekiko independente den nortasun juridikoa.

–Pertsona juridikoak erantzukizun mugatuko kapitaleko sozietateak izan daitezke, baita lan elkartuko mikrokooperatibak, lan elkartuko kooperatibak, lan sozietateak, sozietate komanditarioak, zibilak eta, orobat, legeak aitortutako nortasun juridikoa duten bestelako sozietateak ere.

Eskaerak aurkezteko epea:

Laguntzarako eskabidea Eguesibarko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu behar da idatziz, jarduera hasi eta bi hilabeteko epean.

Deialdiaren onespenaren data dela-eta, aurkezteko epearen baldintza betetzen ez duten eskabideak ere onartu eginen dira, baldin eta deialdiaren gainerako baldintzak betetzen badituzte. Kasu horietan, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasiko da kontatzen eskaerak aurkezteko bi hilabeteko epea.

Sarrigurenen, 2020ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2000565