26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

Aldaketa, gimnasioko barne araubidearen erregelamenduan. Hasierako onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko abenduaren 16an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Tebasko Kontzejuaren gimnasioko barne araubidearen erregelamenduan, 10.-1 eta 11. artikuluetan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabakiaren hasierako onespen hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnekin. Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik. Aldaketaren testua behin betiko onetsitakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behar den iragarkia eta haren testu osoa.

Tebasen, 2019ko abenduaren 16an.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2000720