26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

198/2019 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Pianoa musika tresnaren espezialitatea inskribatzen duena Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan, Leringo Udalaren Musika Eskolak eman ditzakeen irakasgaien atalean.

Leringo Udaleko alkate udalburuak eskaera egin zuen Pianoa espezialitatea herriko udalaren musika eskolan inskribatzeko, bertan irakasteko; ikusirik horren aurrean ireki den espedientea.

Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eman duen aldeko txostena.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak onesten dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan Pianoa espezialitatea inskribatzea Leringo Udalaren Musika Eskolak ematen duen irakaskuntza gisa (ikastetxearen kodea: 31013987). Inskripzioak 2019ko irailaren 19tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxeko titularraren eskaera aipatu irakaskuntza inskribatzeko.

2. Adieraztea ezen eskola horrek une honetatik aurrera inskribatuta izanen dituen ikasketak Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak direla. Irakasgai hauek dira:

a) Oinarrizko eskaintza, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. apartatuko a), b) eta c) letretan ezarritako antolamenduari jarraikiz:

–Instrumentu-praktika: klarinetea, zeharkako flauta, gitarra, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia eta tronpeta.

–Instrumentu-praktikaren osagarri den musika prestakuntza: musika-hizkuntza.

–Ahots eta instrumentu jarduerak taldean: abesbatza, ganbera musika, gazteen orkestra eta gazteen banda.

b) Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste irakasgai batzuk (9.2 artikulua): haurtzaindegi musikala eta musika hastapenak 8 urtetik beherako ikasleentzat.

3. Gogoraraztea eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaiola.

4. Ebazpen hau Leringo Udalari jakinaraztea, eta adieraztea administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistrora.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 11n.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2000776