26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, industria-lursailen salmentarako baldintza orokorren agirian (U-3 sektorea). Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2019ko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egitea industria-lursailen salmentarako baldintza orokorren agirian (U-3 sektorea), eranskinean jasotako edukiaren arabera.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2019ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 18an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa behin betiko onetsi da; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa). Horrek agintzen duenez, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2020ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

ERANSKINA

Aldaturiko artikulua.

1. artikulua. Lurzatiaren eskualdatzea eginen da adostutako prezioan eta kargarik gabe, eta ezartzen da 2.000 metro koadroko gutxieneko azalera.

Iragarkiaren kodea: L2000738