26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren 89.2 artikuluan, ostalaritzako jarduerei eta horietatik gertukoei dagokienez

Iruñeko Udalak, 2020ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 16-ENE-20 (4/CU).

Ikusirik Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako epaiak 375/2018 eta 203/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 555/2017 Ebazpenaren aurka jarritako horietan. Ebazpen horren bidez ebatzi ziren Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa bat onesteko, ostalaritzako jarduerei eta horietatik gertukoei dagokienez, Osoko Bilkurak 2016ko azaroaren 3an hartu zuen 8/CU Erabakiaren aurkako gora jotzeko errekurtsoak. Ikusirik, orobat, Zerbitzu Juridikoen txostena,

ERABAKITZEN DA:

1. Jakintzat hartzea 193/2019 Epaia, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2019ko irailaren 12an emana. 375/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan eman zen epaia, eta haren bidez bertan behera utzi zen interpretazio xedapenaren 1. apartatua.

2. Jakintzat hartzea 197/2019 Epaia, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2019ko irailaren 13an emana. 203/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan eman zen epaia, eta haren bidez bertan behera utzi zen 89.2 artikulua. –0.1 taldea.–Definizioa. Ostalaritzatik gertuko jarduerak, kafe-dastalekuak ostalaritzako jarduera gisa kalifikatzeari dagokionez, eta establezimendu horiei 70 dBA-ko soinua ateratzeko baimena ematen dieten aurreikuspenari dagokionez. Horrela gelditu da idatzia:

“2.–Jarduera toleratuak.

2.1.–Definizioa.

–0.2 taldea.–Kafe-dastalekuak:

Jarduerak dira, bezeroak lokalean egotekoak eta gaueko ordutegirik ez dutenak, salbu Udalak ordutegi bereziak ezartzen dituen garaietan (sanferminak, Eguberriak etab.), zeinek kafea, txokolatea, infusioak, opilak eta produktu industrial ontziratuak zerbitzatzen baitituzte. Halako lokaletan ezin da edari alkoholdunik saldu, ezta halakorik kontsumitu ere.

Halako jarduerek ez dute musika-instalaziorik, salbu giro-musikakoak.

Ez dute jakirik prestatzen, eta ez dute ez sukalderik, ez jantokirik, baina txokolategiek, gozotegiek eta antzekoek prestalekua eduki dezakete beraien gozogintza-produktuak prestatzeko.”

Eta 89.2.4.1 a) artikuluaren azken paragrafoa, kafe-dastalekuei dagokienez. Horrela gelditu da idatzia:

“Kafetegietan edo kafe-dastalekuetan, baldin eta irabazitako tokia –behar besteko tamainakoa– bakarrik mahai baxuak eta aulkiak jartzeko erabiltzen bada –musikarik gabe– halako eran non pasagunea ez baita izanen benetan behar dena baino handiagoa.”

Eta 89.2.4.1 a) artikuluaren azken paragrafoa, kafe-dastalekuei dagokienez, eranskinean bezala gelditu baita idatzia.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2000845