26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa, Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen aldaketa egitea Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oteitzan, 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2000784