26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 1557. lurzatian.
Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2020ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Orkoiengo katastroko 1. poligonoko 1557. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Jorge Tirapu Mendiorozek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, aipatu erabakia argitaratzen da.

Erabakiak bukaera ematen dio administrazio bideari, eta haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Orkoienen, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2001182