26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

9/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, 9/2019 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak, arau bereko 18. artikuluari dagokionez, xedatuari jarraikiz.

GASTUA:

1-43300-4790000.–“Los Arcos Teknologia Zentroa fundazioa”. Zenbatekoa: 6.020,00 euro.

FINANTZAKETA:

Kreditu berezia, honako partida honetatik:

1-870.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, zenbatekoa: 6.020,00 euro.

Mendabian, 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2000780