26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Hiri-jarduketarako plan berezia Murelu Longidako 13. poligonoko 29. lurzatian. Behin betiko onespena

Murelu Longidako Udalak, 2020ko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran eta legez eskatutako gehiengo osoaren quoruma zuela, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Murelu Longidako 13. poligonoko 29. lurzatian. Raimunda Zazpe Orozek sustatu du plan berezia.

Bigarrena.–Behin betiko onetsitako aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Behin betiko onetsitako agiria, behar bezala eginbidetua, Lurraldearen Antolamendu eta Paisaia Zerbitzura igortzea, egindako gainerako txostenekin batera, hura kontrolatzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat.

Laugarrena.–Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea.

Hasierako onespena 2019ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 6koan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua.

Longidan, 2020ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2001264