26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Xehetasun-azterketa Artaxoko 11. poligonoko 9. lurzatian. Hasierako onespena

Longidako Udalak, 2020ko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa egitea Artaxoko katastroko 11. poligonoko 9. lurzatian, Juan Angel Arana Loperenak sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta espedientea jendaurrean jarriko da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Longidan, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2000858