26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

197/2019 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, indarrik gabe uzten duena Zizur Txikiko “Foro Europeo, Escuela de Negocios de Navarra” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak duen baimena Saskibaloiko erdi mailari dagokion kirol irakaskuntzen hasierako zikloa emateko.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak maiatzaren 10ean eman 284/2019 Ebazpenaren bidez, baimena eman zitzaion Zizur Txikiko “Foro Europeo, Escuela de Negocios de Navarra” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari Saskibaloiko erdi mailako kirol irakaskuntzen hasierako zikloa emateko.

Baimen horrek baldintza zuen 2019/20 ikasturtea hasi baino lehen ikastetxearen titularrak aurkeztea irakasleei eta kirol materialari buruzko dokumentazioa.

Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egin txostena, non zehazten baita irakaskuntzak murriztu behar direla Saskibaloia kenduz, ez baita betetzen ikastetxearen titularrak aipatutako dokumentazioa aurkeztu behar zuela ezartzen zuen baldintza.

Ikusirik, gainera, ikastetxeak ez dituela irakaskuntza horiek martxan jarri.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. Indarrik gabe uztea Zizur Txikiko “Foro Europeo, Escuela de Negocios de Navarra” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak (ikastetxearen kodea: 31008864) duen baimena Saskibaloiko erdi mailari dagokion kirol irakaskuntzen hasierako zikloa 2019/20 ikasturtean emateko.

2. Adieraztea ikastetxearen datu hauek inskribatuko direla Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan:

–Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua.

–Berariazko izena: “Foro Europeo, Escuela de Negocios de Navarra”.

–Helbidea: Esparza Bidea kalea 5.

–Herria: Zizur Txikia.

–Udalerria: Zizur.

–Titularra: Athenea Business & Education Group SL.

–Ematen dituen irakaskuntzak:

a) Goi mailako Lanbide Heziketa, osaera hau duela:

1.–“Administrazioa eta Finantzak” heziketa zikloa, “Administrazioa eta Kudeaketa” lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu.

2.–“Zuzendaritzarako Laguntza” heziketa zikloa, “Administrazioa eta Kudeaketa” lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu, goizeko txandan.

3.–“Marketina eta Publizitatea” heziketa zikloa, “Merkataritza eta Marketina” lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu.

4.–“Nazioarteko Merkataritza” heziketa zikloa, “Merkataritza eta Marketina” lanbide arlokoa: 2 unitate arratsaldeko txandan (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 40 ikaspostu.

5.–“Bidaia Agentziak eta Ekitaldien Kudeaketa” heziketa zikloa, “Ostalaritza eta Turismoa” lanbide arlokoa: 2 unitate goizeko txandan (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 40 ikaspostu.

6.–“Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza” heziketa zikloa, “Gorputz eta Kirol Jarduerak” lanbide arlokoa: 2 unitate (1 lehenbiziko mailan eta 1 bigarren mailan); gehienez ere 60 ikaspostu.

3. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistrora.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abenduaren 11n.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2000775