26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Xehetasun-azterketa Alde Zaharra kalean. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, Alkatetzaren 2020ko urtarrilaren 31ko Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Alde Zaharra kaleko eraikin batean igogailua jartzeko, Fco. Javier Echarri Michausek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Lekunberrin, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2001573