26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZPOROGI

2020rako karga-tasak. Hasierako onespena

Ezporogiko Udalak, 2019ko azaroaren 20an egin osoko bilkura arruntean eta legezko gehiengoa zuela, besteak beste, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Uraren prezio publikoak:

  • Hornidura:
  • Kuota finkoa: 30 euro.
  • Kontsumoagatik:
  • Etxean erabiltzeko: 0,66 euro/m³.
  • Industrian eta abeltzaintzan erabiltzeko: 1,14 euro/m³.
  • Saneamendua: ezarritako prezioak.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIO): obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera: %2,5 <250.000 euro eta %4,5 >250.000 euro.

Bigarrena.–Ezporogin indarrean diren gainerako zerga-tasak eta tasak mantentzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta legezko interesdunek aukera izan dezaten, aipatutako epe horren barnean, udal idazkaritzan egonen den espedientea aztertzeko eta bidezkoak diren alegazioak aurkezteko.

Epe hori iraganda erreklamaziorik aurkeztu gabe, zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da eta horrekin batera erabakia irmo bilakatuko da.

Agezan, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, Camino Landarech Zozaya.

Iragarkiaren kodea: L2000661