26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal Plan Orokorreko UE-2 exekuzio unitatea aldatzeko Plan Berezia. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2020ko urtarrilaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, UE-2 exekuzio unitatea aldatzeko.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2020ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

ERANSKINA

Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2001117