26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Prezio-orriaren jakinarazpena, 1029. katastro-lurzatia desjabetzeko, hiri-lurreko ondasunen katastroko 3. poligonoan

Ezin izan zaionez interesdunari jakinarazi behar den espedientea, Lizarrako Udaleko Osoko Bilkurak 2019ko azaroaren 29an hartutako Erabakiaz, ondoko ediktua argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean; hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluarekin (39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Hitzarmenaren xedea: jakinaraztea Lizarrako Udaleko Osoko Bilkuraren 2019ko azaroaren 29ko Erabakia, zeinaren bidez onesten baita prezio-orria 1029. katastro-lurzatia desjabetzeko, zeina baitago Lizarrako hiri-lurreko ondasunen katastroko 3. poligonoan.

Interesdunak: lurzatiaren jabea.

Nori jakinarazten zaion: NAN zenbakia: 72633994V JA SM DU.

Alegazio epea: 10 egun baliodun, ediktu hau argitaratzen denetik.

Espediente osoa Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.

Lizarran, 2020ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2000734