26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 519. lurzatian. Hasierako onespena

Herritarren parte-hartze prozesua burutu ondoren, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluaren arabera egina (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Zizur Zendeako Udalak, 2020ko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi du Hiri-jarduketarako Plan Berezia Zizur Txikiko udal katastroko 1. poligonoko 519. lurzatian, eta xedatu du jendaurrean edukitzea hilabeteko epean. Epe horretan, interesdunek hirigintza espedientea kontsultatzen ahalko dute eta, kasu bada, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu.

Argitara ematen da, aipatu 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1-a) artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan.

Gazolatzen, 2020ko urtarrilaren 16an.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2000859