26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 89. lurzatian. Behin betiko onespena

Cadreitako Udalak, 2020ko urtarrilaren 15ean egindako osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

2019ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 18an, eman zen argitara Cadreitako 3. poligonoko 89. lurzatiko xehetasun-azterketari buruzko proiektua, Ganados Jiménez Cambrak sustatua. Harrezkeroztik 20 egun baliodun igaro dira inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 3/2017 Legegintzako Foru Dekretuan eta gaiari buruz indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, erabaki zen behin betiko onestea Cadreitako 3. poligonoko 89. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Ganados Jiménez Cambrak sustatua.

Cadreitan, 2020ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2001118