26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

161/2019 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiak emana, prozedura hasten duena Nafarroako Foru Komunitatea deklaratzeko Celia Tornos Turrillas andrearen abintestato jaraunsle (GP 2017158).

Ondare Zerbitzuak jakin du Celia Tornos Turrillas andrea zendu dela eta ez daukala jaraunsle ezagunik.

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legeak, 24.5 artikuluan, xedatzen du Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko legezko oinordetza eginen dela lege horrexetan, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren arauetan eta aplikatzekoak diren arau osagarri edo erregelamenduzkoetan ezarritakoari jarraikiz.

Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioaren edo Nafarroako Foru Berriaren 300. Legearen arabera, berriz, legezko oinordetzara joko da baldin eta jarauntsi osoa edo zati bat xedatu ez bada testamentu bidez, oinordetza-itun baten bidez edo, konpilazio horrekin bat etorrita, oinordetza gauzatzeko baliozko beste modu baten bidez.

Foru Berriaren 304. Legeak legezko oinordetzarako hurrenkera ezartzen du tronkalak ez diren ondasunentzat: legearen 1. puntutik 5.era bitartean puntuetan zehazten dira ondoz ondoko deiak, eta 6.enean agintzen da ezen, aurreko zenbakietan aipaturiko ahaiderik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitatea izanen dela oinordeko; horrek, jaraunspenaren ondasun eta eskubideen likidazioa egin ondotik, interes sozialeko xedeetarako erabiliko du jarauntsia, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horietarako aurreikusia dagoen aurrekontu zuzkidura handituz. Era berean, 307. Legean zehazten da zein ahaideri deituko zaien ondasun tronkalen oinordeko izateko, eta azken paragrafoan ezartzen denez, “halako ahaiderik izan ezean, oinordetza gauzatuko da 304. Legearekin bat etorriz”.

Celia Tornos Turrillas andrea, Elon (Nafarroa) jaioa 1924ko apirilaren 14an, Irunberrin (Nafarroa) zendu zen 2014ko azaroaren 7an. Irunberrin izan zuen azken helbide ezaguna, “San Isidro” zahar etxean.

Hona hemen orain arte identifikatu diren eta hildakoari egozten zaizkion ondasunak (alde batera utzi gabe hemendik aurrera ere ager litezkeenak):

–Banku-kontu bat Banco Santander entitatean (IBAN 0049 2729 5321 9443 9973); 2018ko abenduaren 31n, 2.940,09 euroko saldoa zuen.

–Akzioak eta partaidetzak Banco Santander Central Hispano GE entitatean (ISIN kodea: ES0155818034).

–Baloreak, aseguruak eta errentak Banco Santander Central entitatean (Baloreen identifikazioa: ES0113900J37); 2014ko abenduaren 31n, 8.853,14 euroko saldoa zeukan.

–Ondasun higiezin bat: nekazaritzako biltegia, Eloko Merkatu plazako 5.ean (behea).

–Ondasun higiezin bat: etxebizitza, Eloko Txantrea kaleko 3.ean (behea).

–Ondasun higiezin bat: landa lurzatia, lehorreko lurra, Berro alderdian. Eloko katastroko 2-304 lurzatia.

Espedientean daude kausatzailearen erregistro zibileko hitzez hitzezko jaiotza-ziurtagiria eta heriotza-ziurtagiria eta Azken Nahien Erregistroarena; azken horretatik ondorioztatu da ez zuela testamenturik egin. Hori horrela izanik, ezein ahaideren berririk ez dagoenez, bidezkoa da hasiera ematea Nafarroako Foru Komunitatea abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedurari.

Horrenbestez, Nafarroako Ondareari buruzko 14/2007 Foru Legearen 24.5 artikuluak emandako ahalmenak erabiliz eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluak esleitutako eskumena erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hasiera ematea Nafarroako Foru Komunitatea Celia Tornos Turrillas andrearen abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedurari.

2. Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta Irunberriko eta Eloko udaletara igortzea bertako iragarki-taulan jar dadin hilabeteko epean.

3. Hilabeteko epea irekitzea. Epe horretan, edozein interesdunek alegazioak edo dokumentuak edo egoki jotzen dituen beste juizio-elementu batzuk aurkezten ahal ditu, toki honetan: Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuko Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atala, Yanguas y Miranda kalea 27-2., 31003 Iruña.

4. Ebazpen hau igortzea Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atalera eta Administrazio Laguntzako Bulegora (Ondare Zerbitzua, Ekonomia eta Ogasun Departamentua).

Iruñean, 2019ko azaroaren 27an.–Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusia, Begoña Urrutia Juanicotena.

Iragarkiaren kodea: F2000730