26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2020rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.
Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2020ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2020rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak, legez behar den gehiengoa zuela.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testuak osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cabanillasen, 2020ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2000664