26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Herri-lurren desafektazioa, okupatzeko eta erabilera lagatzeko. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2020ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkura arruntean, zinegotzi guztiak ados zirela, honako erabaki hau hartu zuen:

“Lehena.–Hasiera batez onestea proiektu teknikoan aipatzen diren lurzatietako herri-lurren desafektazioa, espedienteko plano eta deskribapenarekin bat, haien erabilera Eólica Cabanillas SL enpresari lagatzeko.

Bigarrena.–Onestea desafektatu beharreko lurren erabilera lagatzea arautuko duen baldintza-agiria, haize-sorgailu berria jartzeko, beste hiruen ordez.

Hirugarrena.–Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian jarritako iragarkiaren bidez, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Laugarrena.–Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik egiten, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, herri-lurren desafektazioari dagokionez, horien erabilera Eólica Cabanillas SL enpresari lagatzeko, aprobetxamendu berezia egiteko.

Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalari.

Cabanillasen, 2020ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2000662