26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2020rako lan-egutegia

Alkate udalburu Gustavo Rodríguez Aguadoren 2020ko urtarrilaren 8ko 4. Ebazpenaren bidez, onetsi dira 2020ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen zatiak:

Lehena.–Onestea Cabanillasko Udalaren zerbitzuko langileek 2020an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 17a: San Roke (herriko jaia).

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, honako egun hauek ere ez dira lanegun izanen:

–Abuztuaren 18, 19, 20, 21 eta irailaren 25a.

1,39 orduko ordu-poltsa ezartzen da. Ordu horiek urtean zehar hartuko dira, zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2020an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehen puntuan aipatutako egunak, jaiegunak izanen baitira.

Laugarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Bosgarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cabanillasko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta horren berri Udalbatzari ematea, egiten duen lehenbiziko osoko bilkura arruntean.

Cabanillasen, 2020ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2000659