26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Ordenantza, Taxi-bonua erabiltzeko gizarte laguntzak emateko dirulaguntzen deialdia arautzen duena. Interpretatzeko eta zuzentzeko erabakia

Burlatako Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, udal honetako Zerbitzu Orokorren Informazio batzordeak emandako aldeko irizpenean oinarrituz eta ikusirik Idazkaritzaren 2019ko abenduaren 10eko txostena, erabakia hartu zuen Taxi-bonua erabiltzeko gizarte laguntzak emateko dirulaguntzen deialdia arautzen duen ordenantza interpretatzeko eta zuzentzeko.

1.–Aldeko txostena ematea Taxi-bonua erabiltzeko gizarte laguntzak emateko dirulaguntzen deialdia arautzen duen ordenantzaren interpretazioari (deialdia 2013ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 30ean), eta beraz:

a) Okerrak dira banakako ebaluazioaren araubideari buruzko erreferentziak, Taxi-bonuaren zerbitzua erabiltzeko gizarte laguntzen deialdian jasotzen direnak (batez ere tituluan eta 1. artikuluan). Beraz, ezabatu eginen dira, eta araubidea norgehiagokakoa dela adieraziko da.

b) Paragrafo bat gehituko zaio 7.1 apartatuari: Eskaera guztiei erantzuteko diru aski ez bada, dirulaguntzak emanen zaizkie lehentasuna emanez diru-sarrera gutxien duten pertsonei. Familia unitatearen diru-sarrerak berdinak dituzten eskabideak badaude, lehentasuna izanen dute, lehenik, “per cápita” errenta baxuena duten eskabideek eta gero, adinez nagusiena den eskatzaileak.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitaratzea, orok jakin dezan.

Burlatan, 2020ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Ana Gongora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2001226