26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Oinarri arautzaileak, Podologia zerbitzurako laguntza ekonomikoak emateko dirulaguntzen deialdiarenak. Interpretatzeko eta zuzentzeko erabakia

Burlatako Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, udal honetako Zerbitzu Orokorren Informazio batzordeak emandako aldeko irizpenean oinarrituz eta ikusirik Idazkaritzaren 2019ko abenduaren 10eko txostena, erabakia hartu zuen Podologia zerbitzurako laguntza ekonomikoak emateko dirulaguntzen deialdia arautzen duten oinarriak interpretatzeko eta zuzentzeko. Hona hemen:

1.–Aldeko txostena ematea Podologia zerbitzurako laguntza ekonomikoak emateko dirulaguntzen deialdia arautzen duten oinarrien interpretazioari (deialdia 2013ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an). Horren arabera, okerrak dira banakako ebaluazioaren araubideari buruzko erreferentziak, podologiarako laguntzen deialdi horretan egiten direnak (1. tiluluan eta 1. artikuluan), eta, beraz, ezabatu eginen dira, eta araubidea norgehiagokakoa dela adieraziko da.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitaratzea, orok jakin dezan.

Burlatan, 2020ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Ana Gongora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2001221