26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ASIAIN

Asiaingo 10. poligonoko 72. herri-lurzatiaren okupazioa, “Izu-Asiaingo SM287031 araztegi sistema” proiektua dela eta. Hasierako onespena

Asiaingo Batzarrak 2019ko abuztuaren 20an hartutako erabakiaren bitartez onetsi zen Asiaingo 10. poligonoko 72. lurzatiaren zati bat okupatzea, “Izu-Asiaingo SM2870311 araztegi sistema” proiektuan jasotako lanak egiteko. Sustatzailea Iruñerriko Zerbitzuak SA da.

Baldintza-agiria jendaurrean egonen da Asiaingo Kontzejuaren iragarki-taulan eta espedientea 30 egun naturaleko epean aztertu ahalko da kontzejuen bulegoan, Oltza Zendeako Udaletxean baitago, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Asiainen, 2020ko urtarrilaren 20an.–Kontzejuko burua, M.ª Dolores Orrio Sotil.

Iragarkiaren kodea: L2000983