26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emandako urtarrilaren 7ko 1E/2020 Ebazpenarena. Haren bidez, deialdi bat onetsi da toki entitateei, toki ekintzako taldeei, garapenerako lankidetzako GKEei, herritarren elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei dirulaguntzak emateko, 2020an Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzeko. DDBN identifikazioa: 491460.

2020ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 27koan, aipatutako 1E/2020 Ebazpena argitaratu zen, eta akats bat atzeman da eskaera aurkezteko 1.2 eranskineko ereduetako batean, zehazki, 6. ereduan (Memoria eta gastuen justifikazioa). Beraz, bidezkoa da iragarki honen bidez eredu osoa argitaratzea, akatsa zuzentzearren.

6. eredua: “Memoria eta gastuen justifikazioa”.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 28an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2001282