26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Hiri-jarduketarako plan berezia - Udal Planeko aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

Osoko Bilkuraren 2019ko abenduaren 18ko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Artazuko Hiri-jarduketarako plan berezia - Udal Planeko aldaketa egituratzailea: ekipamendu publikoko sistema orokorra mugatzea (SG-C.3), zuzkidura-erabilerarako (josteta-kultura-kirola), herriko Udalak berak sustatua.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten baitu), espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara emanen da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Artazun, 2020 urtarrilaren 16an.–Alkatea, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2000711