26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VILLATUERTA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko C mailako lanpostu bat betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

2019ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 15ean, argitaratu zen deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat betetzeko (C maila), Villatuertako Udaleko D mailako funtzionarioen arteko lehiaketa murriztuaren bidez, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe.

Alkatetzaren 2019ko azaroaren 15eko 118/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, 2019ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, abenduaren 26an.

Jendaurreko epea iragan denez erreklamaziorik aurkeztu gabe, bidezkoa da zerrenda behin betikoa bilakatzea, deialdiaren 5.3 oinarrian ezarritakoarekin bat.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, ebazpen honen eranskinean jasotzen baita.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Villatuertan, 2020ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

ERANSKINA

–Onartuak:

CARLOS GARCÍA MUÑOZ

–Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L2000737