26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, erdi mailako teknikari izateko hiru lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Hautaprobak bukaturik erdi mailako teknikari izateko hiru lanpostu, B mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian, honako kode eta destinoak dituzten lanpostuetarako:

–1 Ekonomiaren eta Ogasunaren Alorrean (0506B09802).

–1 Langileriaren Administrazio Unitatean (0508B09803).

–1 Tutera-Kultura enpresa-entitate publikoan (0672B09801).

Deialdi hori 2019ko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 16an, eta deialdi horren 9. oinarrian ezarritakoa betez, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena igorri dio Alkatetzari Ana Carmen Gárate Martínezen eta Ana Cristina Martínez Cisnerosen alde, gainditu duten izangaiak baitira eta, beraz, deitutako lanpostuak bete baititzakete.

Interesdunek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki honetatik aitzina, Tuterako Herriko Etxean deialdiaren 9.2 oinarrian agertzen den dokumentazioa aurkezteko.

Tuteran, 2020ko urtarrilaren 28an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2001299