26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANTZA

Zerbitzu anitzetako arduraduna.
Izendapena

Arantzako Udalak, 2019ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 4an, argitaratu zituen zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostua betetzeko deialdiaren oinarriak.

Zerbitzu anitzetako arduraduna izendatzeko proposamena 2019ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 10an.

Arantzako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egindako bileran, erabaki zuen Angel Urtxegi Telletxea izendatzea Arantzako Udaleko zerbitzu anitzetako arduradun (C maila).

Deialdiko 9. oinarrian jasotako aginduei jarraituz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Arantzan, 2020ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2001580