26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA. “Zangoza-Oibar” eta “Zangoza-Kaseda” lineak Ezporogin eta Zaren lotzeko aireko linearen aurreproiektua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 35. artikuluan xedaturikoa betez, ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Jendaurreko aldia hasiko da iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan. Hortik aurrera, dokumentazioa web-orri honetan egonen da ikusgai: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak. Agiriak sarbide hauetatik ere eskura daitezke zuzenean:

Gaztelaniazko URLa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/participacion/procesos/plan-salud-navarra-2019-000120

Euskarazko URLa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/0001-0015-2019-000120

Aditzera ematen den egintza: ingurumen ukipenetarako baimena.

Jarduera: “Zangoza-Oibar” eta “Zangoza-Kaseda” lineak Ezporogin eta Zaren lotzeko aireko linearen aurreproiektua.

Sustatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.

Udalerriak: Ezporogi eta Zare.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 8an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2000252