26. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

1E/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zuzentzen duena Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 4ko 15E/2019 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, hasiera batez onetsi zen Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-5.2 lurzatiaren xehetasun azterketa, Adania Residencial SLk sustatua.

Akats bat atzeman da Ingurumeneko Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 4ko 15E/2019 Ebazpenean, zeinaren bidez hasiera batez onetsi baitzen Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-5.2 lurzatiaren xehetasun azterketa, Adania Residencial SLk sustatua.

Bat eginik abuztuaren 14ko 86/2019 Foru Dekretuarekin, zeinak Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen baitu, honako hau dioen tokian:

“Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia.”

Honako hau behar du:

“Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia.”

Kontuan harturik akats material bat dela, edonoiz zuzendu daitekeena, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da lehenbailehen zuzentzea.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2019ko abenduaren 24ko txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honela zuzentzea Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak abenduaren 4an eman 15E/2019 Ebazpenean atzemandako akatsa:

Honako hau dioen tokian:

“Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia.”

Honako hau behar du:

“Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Eguesibarko Udalari eta espedientearen sustatzaileari igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 15ean.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: F2000706