256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Pasabideen gaineko 2020ko kuotak borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2020ko abenduaren 5ean bukatuko dela epea borondatez ordaintzeko pasabideen gaineko 2020ko kuotak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko azaroaren 6an kargatuko dira kontuan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

2020ko abenduaren 31ra arte atzeratzeko baimena ematea, aldez aurretik Udaleko Alkatetzari eskaera arrazoitua eginda, bermerik eman gabe eta berandutze interesik sortu gabe, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean baditu geroratzea onartzearekin batera, eta egoera horrek indarrean dirauen bitartean iraun beharko du.

Altsasun, 2020ko urriaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2012583