256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARRA

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarrak, 2020ko irailaren 29an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak (aparteko kredituak).

Espedientea Batzarraren bulegoan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin.

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 1/2020 eta 2/2020 aurrekontu-aldaketak behin betikoak bilakatuko dira, eta argitaratu eginen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2020ko urriaren 10ean.–Batzarreko burua, María Idoya Martínez de La Hidalga Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L2012355