256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020/01 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2020ko urriaren 22an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020/01 aldaketa 2020. urteko ekitaldiko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Uharten, 2020ko urriaren 22an.– Mankomunitateko burua, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L2012434